XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRUGARREN PARTEA OSKORRI GARAJEA / Entzun! Gizon bi doaz Dunixiren garajera.

Goizeko 9ak dira.

Lapurrak Oskorri garajera doaz.

Ehun eta hirurogei ta bost mila (165.000) pezeta irabazi gura dituzte.

Polizia bat garajea jagoten dago.

Entzun, entzun! berba egiten du irratiz.

Inspektore jauna? Entzun! Gizon bi doaz Dunixiren garajera.

Lapurrak garajean daude.

Hemen dauzkazue ehun eta hirurogei ta bost mila (165.000) pezeta, esaten die Dunixik.

Hau da kotxea? galdetzen diote Dunixiri lapurrek.

Bai, hauxe da, erantzuten die harek.

Baina beste kolore bat dauka orain.

Motorearen eta matrikularen zenbakiak ere diferenteak dira.